XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MAITAGARRIA: Arazorik bai?
2. DAMA: Galdu egin gara.
ARROSA XURI: Ez!
Hirira goaz.
MAITAGARRIA: Hemendik?
1. DAMA: Ez dakigu zein den bide zuzena.
ARROXA XURI: Baina ez dio axola.
Hirira goaz, baina ez dugu zuzenean joan nahi.
(
Goazen!
Sorgin bat da!
2. DAMA: Baina, Arrosa Xuri...
ARROXA XURI: Goazen, goazen!
(
MAITAGARRIA: Printzesa gaixoa!
Ipuin gehiegi irakurri du!
Zaindu egingo ditut.
(
PRINTZE URDINA: Kaixo!
Ikusi al dituzu urduri samar zeuden andere batzuk?
EZKUTARIA: (
Zaude isilik!
Oraindik ez dakigu nor den.
MAITAGARRIA: Ez kezkatu, niregan fida zaitezkete.
Ni Maitagarri Zuria naiz.
PRINTZE URDINA: Hara bestea!
Maitagarri bat!
Ipuin batean egongo bagina bezala!
EZKUTARIA: (
Zaude isilik!
Berriro barregarri geratuko gara eta.
MAITAGARRIA: Lasai, ezagutzen zaituztet eta.
Zu Printze Urdina zara.